XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testuaren inguruan (227. or.)

Maila semantikoa

1. Arkaismoak: dagit, egisten, zatzaz, dakust

Neologismoak: daurkit (aurkitu aditza oinarritzat hartua)

Lokalismoak: gexo, gogua, lexa, mendijen, zorijon, bijotzak...

Hitz bitxiak: arratsari, itxas-urdinari, oso

2. Olerkiak azaltzen duen gogo egoeran honako osagaiak aurki ditzakegu: goibeltasuna, bizitzari buruzko hausnarketa, ezertarako gogorik eza, nostalgia sakona eta egunerokotasunari aurre egin ezina.

Dena dela, noizbehinka egoera horretatik irten nahia ere agertzen da (Itxi arren, eta ez lehiatu goirik...).

3. Lar gozartu baitot bixitzaren guna:

Bizitzari nahikoa etekin atera diot, agortu egin da niretzat bizitzeko zaletasuna edo gogoa.

Bixitzaren guna: maitasuna, metafora.

Zorijon didarra egisten edurrak:

Elurrak zoriona ematen zidan, poztu egiten ninduen hura ikusteak.

Pertsonifikazioa.

Maitatu arratsa, landatu oroia:

Maita ezazu arratsa (une tristeak); ontzat har itzazu, gorde oroitzapenak. Zahartzaroa, metafora.

Testuaren inguruan (228. or.)

Egitura

Gaia maitasun aitorpena izanik, honelaxe egituratu du olerkariak:

1. Poetaren maitasunaz ikertu nahirik, honen maiteak izadiko gauzei galde egin eta berauen erantzunik eza.

2. Poetak bere maiteari amodio horretaz bere bihotzari galde egiteko erregua.

Nabarmena da, batez ere, olerkiaren progresioa, ilargi-izpi eta txori kantuekin hasi eta zeruko izarrekin amaitu arte erantzunik ez dagoela baieztatzean, azken lerroan ematen delarik galde egin beharrekoaren berri: maitearen bihotza, alegia, bere barne sentimenduak.

Testuaren inguruan (230. or.)

Espresaera eta jeneroa / Egilearen jarrera

Testuaren espresaera nagusia bakarra narrazioa da.

Baina narratzaileak ezaugarri bereziak agertzen ditu:

- Ekintza eta gertaerekiko sentimentuzko parte hartzea:

Bera salduko daun semerik / mendi honetan ezta jaio

Txakur txarrak jango ahal habe...

- Pertsonaiei zuzenki hitz egitea, eurek entzun ahal izango baliote bezala:

Amaiurko ate-zain horrek / zidar turutaz oihu egik

jausi jatzuz torre goitijak